BEGIRADA SISTEMIKOA
Pertsona bakoitza sistema familiar batetik dator, bere arbasoen informazio guztia darama bere zeluletan, indartu eta ahuldu dezakeen informazio guztia, konszienteki edo inkonszienteki.
Informazio honek gure eguneroko bizitzan eragina izan dezake, bai norbanakoen eta baita beste sistemekin erlazionatzean ere (lankideak, eskolan, lagunak, bikote harremanak, seme alabak…). Arazo, min, ezintasun eta gaixotasunei leku emanez. Gakoa norberaren sistema begiratu eta lantzea da.
Begirada sistemikoak pertsona bere osotasunean, bere sistema guztiarekin begiratzea ahalbidetzen digu, informazio osoago bat eskuratuz. Horrela oinarriko arazoa aurkitu eta begirada honen bitartez irtenbidea ikusi dezakegu. Osteopatia eta psikoterapiako saioetan begirada sistemikoa erabiltzen dugu.