ZER DA FISIOTERAPIA – OSTEOPATIA?
Osteopatia eta Fisioterapia tratamentuek gorputzaren funtzionamentu egokia berreskuratzea dute helburu, non gorputza integralki, bere osotasunean, lantzen den. Tratamentua, barne egituren arteko loturak (hezur, gihar, zain, organo…) zein kanpo estimuluekiko (bizipen afektibo, lana, kirola, jana, loa…) elkar loturen ulertzetik egiten da, esku eta kontaktu zuzenaren bitartez, gorputzaren beharrak entzunez, korapiloak askatuz.
Tratamendu pertsonalizatua egiten da, hemen eta orain pertsonak agertzen duen egoera eta beharrak lantzen direlarik.
Adin guztietako pertsonentzat izan daiteke lagungarria, onuragarria.
ZER LANTZEN DU?
- Lokomozio aparatuko arazoak (bizkar, sorbalda, beso, aldaka, hankako … lesioak, lumbago, ziatika, tendinitis, bihurdura, tortikolis).
- Garezurreko arazoak (asimetriak, buruko min, bertigo, mareo, belarriko zarata, begietako arazoak, sinusitis…).
- Teknika kraneo-sakralak.
- Teknika faszialak.
- Nerbio sistemako arazoak (antsietatea, urduritasuna, lo arazoak).
- ATMko lesioak (masailezurra, oklusioa, aho).
- Digestio aparatuko arazoak (digestio motelak, idorreria, bihotz errea, haizeak, kolikoak).
- Arnas aparatuko arazoak (bronkitis, bronkiolitis, asma).
- Sistema hormonaleko arazoak (hileroko minak, hileroko irregularrak).
- Genitouretal aparatu arazoak eta ugalketa aparatukoak.
- Haurren tratamenduak. (jaioberritatik hasita).
- Alergiak.