Fisioterapia eta osteopatia oso mundu zabala da, profesional bakoitzak dituen formakuntza eta tresnetaz baliatuz oso modu pertsonalean lan egiten du, askotan nahasmena sortzen delarik. Ondorioz, gaurkoan SENTI Osasun zentroan nire lan egiteko modua azaltzera natorkizue. Artikulu honetan ahalik eta simpleen agertzen saiatu naiz nire ikuspuntua, helburu nagusia zuek nire lan egiteko moduaz informatzea eta ulertzea baita.

Zentrora etortzen diren pazienteei agertzen diedan bezala, gorputza jarraitasun batean dago, loturik, konektaturik, dena denarekin konektatuta dago, beraz gorputzeko edozein aldaketa edo lesiok (oso txikia izanik ere) gorputz osoan izango du eragina.

     

Gorputz guztia mugimentuan dago, gorputzeko zelula bakoitza mugimentuan dago, zabaldu eta uzkurtu egiten da, erritmikoki. Bihotzak taupadak egitean mugimentuan dagoen bezala horrela aurkitzen da gure gorputz guztia.

Gorputza arrazoi ezberdinengaitik lotu egiten da, lotura hauek gorputz atalaren mugimentua oztopatzen dute, beraz ez dute behar bezala lan egingo. Imajinatu dezagun perikardioa (bihotza inguratzen duen muskulua) uzkurturik aurkitzen dela, ondorioz bihotzaren mugimentuak ahulago eta txikiagoak izango dira, hau dela eta gorputzera bidaltzen duen odol guztia ere modu ahulago batean izango da. Gorputzeko ehunetara odola intentsitate txikiagoz iristen bada gorputzeko ehun guztiak ez dira behar bezala elikatuko, beraz ezingo dute behar bezala lan egin. Laburbilduz, perikardioaren uzkurdurak, gorputz osoko ehunek behar bezala lan ez egitea ekarri dezake. Beraz perikardioaren uzkurdura hori askatzen badugu gorputzeko zirkulazioa hobetuko genuke eta horrela ehun guztien funtzionamentua. Adibide honetan odol zirkulazioa bakarrik kontutan hartu dugu, beste maila askotan ere eragingo luke.

NOLA DA TRATAMENTUA?

Gorputzeko uzkurdura printzipala aurkitu eta askatzea da tratamentuaren helburua, organuak (timoa, perikardioa, birikak, urdaila, behazuna, giltzurruna, obulategia, umetokia…), hezurrak, arteriak, zainak, muskuluak, ligamentuak… izan daitezkeelarik. Horrela bere mugimentua izatea lortzen dugu eta bere funtzionamentu egokia berreskuratzen du.

Baliteke uzkurdura nagusia min edo sintoma lekutik hurrun izatea. Adibidez: oinez ibiltzen hasten gara egunero, eta egun batzuk ostean ezkerreko orpoko mina hasten zaigu. Gorputza aztertzean ezkerreko giltzurruna uzkurturik dagoela ikusten dugu. Uzkurturik dagoen ehun hau bere inguru guztira loturik dago beraz tentsioan jartzen ditu inguruko ehun guztiak ere, horrela ezkerreko hankaren funtzionamentu egokia oztopatuz, eta ondorioz orpoko mina sortuz. Ibiltzera joan ordez igerian hasi bagina, seguru asko ez zen hankako min hau agertuko ez bait genuen hankekin esfortzurik  egingo, eta agian beste minen bat agertuko zen. Kasu honetan orpoa bakarrik landuko bagenu, giltzurruna ukitu gabe, mina gutxitzea baliteke, baina uzkurdura garrantzitsuena hor jarraituko zuenez, baliteke berriro min bera agertzea edo beste sintomaren bat. Uzkurdura garrantzitsuena askatzean, gorputzeko beste uzkurdurak aurkitu eta askatuko ditugu, horrela gorputz guztia askatuz.

Minak gure gorputzean zerbait ongi ez dagoela adierazten digu, abisatzaile bat da, gelditu eta gorputza begiratu dezagun. Min hau tapatzen badugu, ez badugu lantzen, hurrengoan lesio handiago bat etorriko zaigu, gelditu eta lantzen dugun arte. Kasu honetan giltzurrunaren funtzionamentu desegoki batez ohartu nahi gaitu orpoko minak, ez bagenioke kasurik egingo, azkenean giltzurruna bera hasiko zen arazo larriagoak sortzen zihur asko. Hurrengo batean hitzegingo dugu gai honetaz.

Horrela erlazio pila bat ikus ditzakegu. Urdaileko, perikardioko, timoko, gibeleko, giltzurrunetako, behazuneko, ugal aparatuko… uzkurdurek organuen funtzionamentu desegoki bat sor dezakete eta baita ondorengoak ere: buruko minak, mareoak, bizkarreko lesioak (zerbikal, dorsal, lumbarretakoak), besoetako arazoak, ukalondotakoak, eskuak txingurritzea, aldaketako arazoak, hanketakoak, belaunetakoak, txorkatileko bihurdurak, hanka eta besoak haztea…

Tratamentu bakoitzean uzkurdura garrantzitsuena aztertu eta tratatzen da eta ehun horrek duen beharra hemen eta orain. Helburu nagusia ehunek bere mugimentua berreskuratzea da, horrela gorputz guztiko oreka eta funtzionamentua berreskuratzeko gai bait dira.

Hau da gaur egun nere lan egiteko modua eta gorputzaren funtzionamentua begiratzeko modua. Eskerrik asko irakurtzeagatik eta interesgarria egin izatea espero dut. Edozein duda edo informazio gehiago nahi baduzue 943 533 729  telefono zenbaki bidez nirekin kontaktuan jarri zaitezkete.

Eskerrik asko egunero gure zentrora etortzen zareten guztioi, gugan konfiatzeagaitik eta profesionalki eta pertsonalki aberasteagaitik.

Eskerrik asko,

Intza Etxeberria Agirrezabala
Fisioterapeuta – Osteopata
(Kolegiatu zk.: 2048)