Familiako konstelazioen aplikazioak gure begirada zabaltzea du helburu; zabalkunde honen ondorioz, gure izaerarekiko  informazioa  sakonera iritsi  gaitezke..

“Maitasunaren  aginduetan” oinarrituz, hiru  dira  bete beharreko legeak:

1. Pertenentzia, izaki bakoitzak  sistemako partaide izateko beharra dauka.

2. Hierarkia sistema;  gure aurrekoak  lehentasuna dute. Sistemak ordena errespetatzen du.

3. Ematen dugunaren eta jasotzen dugunaren arteko orekaren  beharra.

Lege hauek errespetatzean, errugabe sentitzen gara eta maitasuna  aske  bihurtzen da; ondorioz, sistema familiarrak ziurtasuna eta indarra eskaintzen digu gure bizitzako esperientziak  kalitatez bizitzeko.

ZERTARAKO  BALIO  DIGU?

Konstelazioetako saioetan, bizitzen ari garen  eta gure osasunean eragina izan dezaketen, edozein motatako egoera ulergaitzak, gatazkatsuak, zailak….  landu daitezke.

“Batzutan pentsatzen dugu, gure bizitza gurea dela edo guk nahi duguna egin dezakegula gure bizitzarekin. Behar bada, oker gaude: gu gara bizitzari dagokiogunak, nahi badugu eta ez badugu, bizitzak, bere legeak  ditu. Apaltasunez,  lege hauek betetzen ditugunean, gure aurrekoek  utzitako dena jaso, beren lekua eman eta jasotakoa, ondorengoei transmititzera prestatzen garenean, gure bizitza  ongizatez betetzen da.  Beste zerbaiten gura izateak, gure zoritxarra dakar, Paraisotik  kanporatzea.”   (Berth  Hellinger)