ZER DA “REBIRTHING” EDO ARNASKETA KONSZIENTEA?

Arnasaren bidez egiten den lan personal sakon bat da; gure bizitzako esperientzietaz era arduratsu batean jabetzea da, bere helburu nagusia.
Saioen bidez, arnasaren entrenamendu bat lortzen da eta honen erabileraz lortzen dugu:

  • Gure pentsamendu eta sinismen mugatzaileak identifikatu eta eraldatu.
  • Gure emozioak identifikatu eta sentituz, desegitea.

 

ZEIN DIRA “REBIRTHING”-AREN ONURAK?

Arnasketa konszientearen praktikak onura asko ditu, hauetako batzuk izendatzekotan:

  • Gure sormenetik izan ditugun bizipenek nolakoak izan diren eta nola eragin diguten eta eragiten ari diren gure izaeran ulertzeko balio digu.
  • Ulermen sakon horren ondorioz, barkamenaren (onarpena, asentir) ikasgaia iristen da; barkamena geure buruari eta besteoi.
  • Gure egunerokotasunean gustoko ez ditugun bizipenak eraldatzeko teknikak erabiltzen trebatzen gara.
  • Oinarrian, gure egunerokoa, bizitasunez eta argitasunez bizitzea izango litzateke.

 

NOLA EGITEN DA?

Gutxigorabehera bi ordu irauten duten bakarkako saioak dira.
Saio bakoitza bi zati ditu: lehenengo zatian, elkarrizketa, partekatzea, ariketak….. eta bigarren zatian, arnasketa konszientearen praktika.

 

NORI ZUZENDUTA DAGO?

Printzipioz, adin batetik aurrerako, edozein pertsonak praktika dezake “Rebirthing” edo arnasketa konszientea.
Dena den, lehenengo hitzorduan eta bezeroa ezagutzean, saioen egitaraua erabakiko dugu.