AINTZANE ETXEBERRIA AIZPURUA y INTZA ETXEBERRIA AGIRREZABALA

Nor gara

Zure ongizaterako bidelagunak

Pertsonen ongizatea erdigunean

SENTI osasun zentroa pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko sortutako espazioa da. Gure helburua pertsona bakoitzaren beharrei erantzutea da, ikuspegi integrala eta pertsonalizatua oinarri hartuta.

Fisioterapia, osteopatia, terapia sistemikoa, erditze-prestaketa eta nutrizioa uztartzen ditugu, gorputza osotasunean ulertuz eta tratatuz. Gure lanaren ardatza ez da sintoma bakarrik, baizik eta pertsona bere osotasunean.

Ikuspegi integrala eta pertsonalizatua
Esperientzia eta etengabeko formakuntza
Elkarlanean oinarritutako lana
Giro atsegina eta egonkorra

Gure taldea

INTZA ETXEBERRIA AGIRREZABALA

INTZA ETXEBERRIA AGIRREZABALA

Fisioterapeuta - Osteopata - Terapeuta sistemikoa

Betidanik liluratu nau gorputzaren funtzionamenduak; bakoitzak duen berezko indarra eta gaitasunak deskubritzeak. Niretzat gorputza ez da atal isolatuen bilduma bat, bizi-esperientziak jasotzen dituen osotasun bat baizik.

Horregatik, fisioterapiako ezagutzak oinarri harturik, osteopatiaren bidez gorputzaren mugimendua eta funtzionamendu orokorra berreskuratzen laguntzen dut. Aldi berean, ikuspegi sistemikoak tresna bikainak ematen dizkit emozioek eta bizi-esperientziek gorputz fisikoan duten eragina atzemateko, ulertzeko eta eraldatzeko.

Nire helburua zure bizi-kalitatea hobetzen laguntzea da. Zure burua begiratzen, ezagutzen, osatzen eta indartzen lagunduko dizut, betiere zure beharrak eta erritmoa errespetatuz.

  • 20 urteko lan esperientzia.

  • Fisioterapian diplomatua (Zaragozako Unibertsitatea).

  • Osteopatian Masterra (Escuela de Osteopatía de Madrid - 6 urteko formakuntza).

  • Osteopatia Bioenergetiko Zelularrean formatua (Miren Arzak).

  • Familiako Konstelazioetan formatua (CUDEC, México).

  • Fisioterapia Obstetrikoan eta Uroginekologikoan formatua (CRF Amostegui).

Kolegiatu zenbakia: 2048

AINTZANE ETXEBERRIA AIZPURUA

Dietista - Nutrizionista

Nire izena Aintzane da, eta elikadura nire grina. Nire esperientzia pertsonalak eta nutrizio eta osasun arloko ikasketak erakutsi didate ez dagoela ongizaterako bide bakarra. Bat egiten ditut, nutrizioan ditudan ezagutzak eta gastronomian dudan esperientzia, aukera osasungarriak, zaporetsuak eta errazak eskaintzeko, zure trebetasunei, kulturari eta egoerarari egokituak.

Nire helburua zu ahalduntzea da, askatasunez bizi eta jan dezazun, laguntasun hurbil eta atsegin baten bidez, zientzian oinarritua. Izan ere, ondo jateak ez du zure gorputza bakarrik aldatzen; nola sentitzen eta bizi zaren aldatzen du.

  • Goi-Mailako Dietetika Teknikaria, Fuerteventurako IES Majada Marcial

  • Giza Nutrizioan eta Dietetikan Graduatua eta Osasun Publikoan Aipamena, Burgosko Isabel I Unibertsitatean.

  • Obesitatean aditua-Experty, Pablo Zumaraquero

  • Digestio-Osasuna Profesionalentzako, Regerena

  • Elikadura eta Emakumeen Hormonen Osasunean Aditua, CEAN

  • Estres kronikoaren, nerbio-sistema autonomoaren eta HPA ardatzaren abordatze integratzailea Graduondokoa, Regenera

Kolegiatu zk EUS00500

AINTZANE ETXEBERRIA AIZPURUA
AINTZANE ETXEBERRIA AIZPURUA y INTZA ETXEBERRIA AGIRREZABALA

Zuretzat egokitutako zerbitzu integralak

Gorputzaren eta ongizatearen ikuspegi oso batetik lan egiten dugu. Zure beharretara egokitutako tratamendu pertsonalizatuak eskaintzen ditugu.
Sentri logo

Hitzordu bat nahi duzu?