Terapia Sistemikoa
"Atzera maitasunez begiratzea aurrera askatasunez joateko lehen urratsa da."— Bert Hellinger
Zure sistemaren dinamikak identifikatzea: zu indartzeko bidea.
Terapia sistemikoa pertsona bat bere harreman-testuinguruan (familia, bikotea, lana) ulertzen duen ikuspegi terapeutikoa da, arazoak banakakoak izan beharrean, sistemako kideen arteko komunikazio eta dinamika disfuntzionalen ondorio direla uste duena.
Ikuspegi honek arbasoen informazioa (konszientea edo inkonszientea) kontuan hartzen du, oinarrizko arazoa identifikatzea eta konponbideak bilatzea ahalbidetzen digu.
Zergatik ikuspegi hau?
Norbanakoak daraman informazio honek gure eguneroko bizitzan eragina duelako, bai norbanakoen eta baita beste sistemekin erlazionatzean ere (lanean, eskolan, lagun, bikote, seme alaba harremanetan…). Arazo, min, ezintasun eta gaixotasunei leku emanez.
Terapia sistemikoak norberaren sistema begiratzea eta lantzea ahalbidetzen digu. Norbanakoaren ongizatea lortuz eta ondorioz ingurukoena ere hobetuz.
Nire metodologia
Sentin terapia sistemikoko kontsulta indibidualak eta taldean egiten diren familia konstelazioen tailerrak eskaintzen ditugu.
Begirada sistemikoa oinarrizko printzipio hauetan oinarritzen da: lotura, kidetasuna, ordena eta hartu-emaneko oreka.
Begirada sistemikoak pertsona bere osotasunean (familia, harremanak, arbasoak) ulertzen laguntzen digu, gatazkak, gaixotasunak edo blokeoak jatorrian konpontzeko. Arazoen oinarria topatu, sistema familiarrean dagokigun lekua aurkitu eta errealitatea beste perspektiba batetik ikusteko aukera ematen du, norbanako zein talde mailan.
Zertan lagun zaitzake?
Harremanetarako arazoak (lanean, familiakoekin, bikote harremanetan, seme alabekin, lagunekin).
Gaixotasunak, minak, gatazkak.
Norbanakoaren ezintasunak (ekonomikoak, lanekoak, eskolakoak…).
Haurren jarrera eta portaera arazoak.
Heldu nahiz haurrengan lagungarria da.
Prezioak
1
Banakako saioa (60€)
60 minutuko saioa
2
Konstelazio familiarren tailerra (90€)
Egun osoko tailerra
Zuretzat egokitutako zerbitzu integralak
Gorputzaren eta ongizatearen ikuspegi oso batetik lan egiten dugu. Zure beharretara egokitutako tratamendu pertsonalizatuak eskaintzen ditugu.
Hitzordu bat nahi duzu?