Nutrizioa eta Dietetika
Nutrizioa eta Dietetika
Elikadura zure beharretara egokituz hobetu dezakegu ondoeza, energia eta ongizatea berreskuratuz.
Gaur eguneko gaixotasunak elikadurari, bizimoduari edo inguruneari loturik daude.
Baina, badakizu zer den onena! Nutrizioaz eta dietetikaz baliatuz gaixotasun guztien gain eragin ahal dezakegula.
Zergatik ikuspegi hau?
Kontua ez da hobeto jatea bakarrik, baizik eta ondoezaren benetako jatorria ezagutu eta modu egokian tratatzea da. Horretarako, elkarrekin lan egingo dugu sintometatik haratago joan eta hauen zergatiak aztertzeko:
Digestio sistemako arazoak
Sindrome metabolikoa
Alterazio hormonalak
Nahasmendu immunologikoak
Giharretako edo artikulazioetako ondoezak
Eta gehiago…
Ez ezazu normaldu zure egunerokoan gaizki sentitzea eta mina.
Nire metodologia
Edozein aldaketa egin aurretik, zure historia osoa aztertuko dugu:
Nutrizio-egoera
Historia klinikoa
Egoera emozionala
Ohitura dietetikoak
Bizi-testuingurua
Hortik aurrera, plan pertsonalizatu eta erabilgarri bat jasoko duzu, ezaugarri hauekin: jan-edanen jarraibideak, menuak, elikadura-osagarriak, nutrizio-hezkuntza, estrategia zehatzak, errezetak… adostutako helburuak lortzeko behar duzun guztia!!!
Plana zure beharretara egokituko da, eta ez alderantziz, ez baitaude bi gorputz berdin.
Ongizaterako bidea
Ez zara bakarrik egongo. Egiazko ikuspegi hezitzailearekin eta jasangarriarekin lagunduko dizut, honako hauek lor ahal izateko:
Energia gehiago, neke gutxiago
Bizitasun gehiago, behar ez den pisu gutxiago
Alaitasun gehiago, antsietate gutxiago
Indar gehiago, etsipen gutxiago
Lasaitasun handiagoa, min gutxiago
Oreka gehiago, gose gutxiago
Ondo sentitzea merezi duzu. Zu gidatzeko prest nago.
Zerbitzuak
1
Nutrizio-Kontsulta (70€)
Lehenengo kontsulta, 80 minutuko saioa, zure historia eta egoera ezagutzen hasteko. Hemen, zure zalantzak argitu, aholku praktikoak jaso eta lehen tresnak eskuratu ahal izango dituzu.
2
Plan pertsonalizatua (60€)
Zure neurrira egindako estrategia nutrizional eta dietetikoa eskuratuko duzu. Nutrizio-jarraibideak, gehigarriak, asteko menu trukagarria, erosketa-zerrenda, errezetak, batch cooking-a... eta zuk nahi dituzun emaitzak lortzeko behar duzun guztia.
3
Pausoz Pauso programa. GOMENDATUA (250 €)
Aldaketa errealak eta jasangarriak lortzeko etengabeko laguntza. 5 saioko programa (nutrizio-kontsulta + plan pertsonalizatua + 3 jarraipen saio). Biok ikus ahalko ditugu lortutako emaitzak.
4
Jarraipen Saioak
(50€ saio bat / 4 saio 160€)
Ohitura berriak ezarri, integratu eta mantentzeko bidea da. 45 minutuko saioen bidez, aurrerapenak ebaluatu eta helburuak lortzen lagunduko duten pausoak hemango ditugu.
Zuretzat egokitutako zerbitzu integralak
Gorputzaren eta ongizatearen ikuspegi oso batetik lan egiten dugu. Zure beharretara egokitutako tratamendu pertsonalizatuak eskaintzen ditugu.
Hitzordu bat nahi duzu?