Fisioterapia

Fisioterapia eta Osteopatia

"Gorputza gai da bere burua erregulatzeko eta sendatzeko; egitura eta funtzioa elkarrekin lotuta daude."— A.T. Still

Zure gorputzaren oreka integrala berreskuratzea: zure ongizaterako bidea.

Egunerokotasunak ongizatearen oreka okertzen du zenbaitetan, mina, ondoeza eta gaixotasunak azaleratuz zure gorputzean.

Zure gorputza entzunez, ezagutuz eta bere beharrak asetuz zure bizi kalitatea eraldatu dezakezu, animatzen zara? Indartzen zaituen bide bat egiten lagunduko dizut.

Zergatik ikuspegi hau?

Zure gorputzaren lanketa oso bat egingo dugulako, bertan eragiten ari diren faktore guztiak kontutan hartuz. Arazo eta minen jatorria aztertuko dugu sintometaz haratago. Horrela hobekuntza sakonagoa, indartsuagoa eta eraginkorragoa lortuz.

Zure ongizaterako bidean behar duzunean lagunduko dizut. Zure ongizatea hobetuko duen lanketa konsziente eta aktibo bat egiten erakutsiko dizut.

Fisioterapia y osteopatía infantil


Arazo eta min hauetakoren bat baduzu, lagun zaitzaket:

  • Lokomozio aparatuko arazoak (bizkar, sorbalda, beso, aldaka, hankako … lesioak, lumbago, ziatika, tendinitis, bihurdura, tortikolis).

  • Garezurreko arazoak (asimetriak, buruko min, bertigo, mareo, belarriko zarata, begietako arazoak, sinusitis…).

  • Nerbio sistemako arazoak (antsietatea, urduritasuna, lo arazoak, beldurrak, tristurak…).

  • ATMko lesioak (masailezurra, oklusioa, ahoko tentsioak).

  • Digestio aparatuko arazoak (digestio motelak, idorreria, bihotz errea, haizeak, kolikoak).

  • Arnas aparatuko arazoak (bronkitis, bronkiolitis, asma).

  • Sistema hormonaleko arazoak (hileroko minak, hileroko irregularrak).

  • Genitouretal aparatu arazoak eta ugalketa aparatukoak.

  • Haurren tratamenduak.

  • Alergiak.

Nire metodologia

Gorputza integralki, bere osotasunean landuko dugu. Fisioterapia, osteopatia eta ikuspegi sistemikoa uztartuz. Ehunen mugimendua berreskuratuz, gorputzaren funtzionamentu eta autoerregulazio gaitasuna hobetzea lortuko dugu. Tratamentuak esku eta kontaktu zuzenaren bitartez egingo ditugu, gorputzaren beharrak entzunez.

Tratamentuan kontutan hartuko ditugu:

  • Gorputzaren barne egituren arteko loturak (hezur, gihar, zain, organo, nerbio-sistema…)

  • Kanpo estimuluak: Bizipen afektiboak: familia, harremanak…

  • Lana, kirola…

  • Loa eta deskantsua.

Begirada sistemikoa lagun

Fisioterapia eta osteopatiako saioetan begirada sistemikoa erabiltzen dugu. Begirada sistemikoak pertsona bere osotasunean (familia, harremanak, arbasoak) ulertzen laguntzen digu, gatazkak, gaixotasunak edo blokeoen jatorria ulertzeko. Arazoen oinarria topatu, sistema familiarrean dagokigun lekua aurkitu eta errealitatea beste perspektiba batetik ikusteko aukera ematen du, norbanako zein talde mailan.

Prezioak

1

Fisioterapia-Osteopatia saioa ikuspegi sistemikoarekin (55€)

60 minutuko saioa.

2

Etxeko zerbitzua (kontsultatu)

Zuretzat egokitutako zerbitzu integralak

Gorputzaren eta ongizatearen ikuspegi oso batetik lan egiten dugu. Zure beharretara egokitutako tratamendu pertsonalizatuak eskaintzen ditugu.

Sentri logo

Hitzordu bat nahi duzu?