Ikuspegi Sistemikoa

Ikuspegi sistemikoa

Begirada sistemikoa pertsonak bere osotasunean (familia, gizarte edo harremanen testuinguruan) ikusteko ikuspegia da. Ikuspegi honek arbasoen informazioa (konszientea edo inkonszientea) kontuan hartzen du, oinarrizko arazoa identifikatzea eta konponbideak bilatzea ahalbidetzen digu.

Zergatik ikuspegi hau?

Norbanakoak daraman informazio honek gure eguneroko bizitzan eragina duelako, bai norbanakoen eta baita beste sistemekin erlazionatzean ere (lanean, eskolan, lagun, bikote, seme alaba harremanetan…). Arazo, min, ezintasun eta gaixotasunei leku emanez.

Begirada sistemikoak norberaren sistema begiratzea eta lantzea ahalbidetzen digu. Norbanakoaren ongizatea lortuz eta ondorioz ingurukoena ere hobetuz.

Nire metodologia

Sentin ikuspegi sistemikoko kontsulta indibidualak eta taldean egiten diren familia konstelazioen tailerrak eskaintzen ditugu.

Begirada sistemikoa oinarrizko printzipio hauetan oinarritzen da: lotura, kidetasuna, ordena eta hartu-emaneko oreka.

Begirada sistemikoak pertsona bere osotasunean (familia, harremanak, arbasoak) ulertzen laguntzen digu, gatazkak, gaixotasunak edo blokeoak jatorrian konpontzeko. Arazoen oinarria topatu, sistema familiarrean dagokigun lekua aurkitu eta errealitatea beste perspektiba batetik ikusteko aukera ematen du, norbanako zein talde mailan.

Zertan lagun zaitzake?

  • Harremanetarako arazoak (lanean, familiakoekin, bikote harremanetan, seme alabekin, lagunekin).

  • Gaixotasunak, minak, gatazkak.

  • Norbanakoaren ezintasunak (ekonomikoak, lanekoak, eskolakoak…).

  • Haurren jarrera eta portaera arazoak.

Heldu nahiz haurrengan izan daiteke lagungarria.

Prezioak

1

Banakako saioa (60€)

60 minutuko saioa

2

Konstelazio familiarren tailerra (90€)

Egun osoko tailerra

Zuretzat egokitutako zerbitzu integralak

Gorputzaren eta ongizatearen ikuspegi oso batetik lan egiten dugu. Zure beharretara egokitutako tratamendu pertsonalizatuak eskaintzen ditugu.

Sentri logo

Hitzordu bat nahi duzu?